
Menpeko perpausetako hitz azentugabeen foku azentuaz
Author(s) -
Arantzazu Elordieta,
Gorka Elordieta Altzibar,
José Ignacio Hualde
Publication year - 2018
Publication title -
fontes linguae vasconum
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2530-5832
pISSN - 0046-435X
DOI - 10.35462/flv126.6
Subject(s) - humanities , art
Lan honetan Lekeitioko hizkeran menpeko perpausetako azentu nagusia non kokatzen den aztertzen dugu, asimetria interesgarri bat erakutsiz. -ela perpaus barruan dagoen aditzaren aurreko hitz azentugabeak foku azentua jaso dezakeen bitartean, -en, -enean, -enétik, -elako perpaus barrukoak ezin du azentua eraman. Enpirikoki baieztatu dugu kontrastea gertatu egiten dela, eta kontrastea azaltzeko proposatzen dugu auzia ez datzala osagarri-adjunktu bereizketan, baizik eta zein fase-eremu sintaktikoari eragiten dion azentu ezarketak menpeko perpausetan. Horretarako, iradokitzen dugu -ela izan ezik, beste konplementatzaileak posposiziodunak direla eta, ondorioz, fase desberdinetan ezartzen dela azentua.