
Erroibarko aldaeraren inguruan (3 – Hego Erroibarko azpialdaera. Bigarren erdia)
Author(s) -
Koldo Artola Kortajarena
Publication year - 2016
Publication title -
fontes linguae vasconum
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2530-5832
pISSN - 0046-435X
DOI - 10.35462/flv122.1
Subject(s) - mathematics
Honen aurreko saioan Hego Erroibarko hiru herritan –Erro, Orondritz eta Esnotz– inoiz bildu genituen euskarazko lekukotasunak hona ekarri genituen moduan, oraingo honetan esparru bereko beste bostetan –Gurbizar, Urniza, Loizu, Larraingoa eta Ardaitz– grabaturikoen berri eman dugu. Jakina denez, Bonaparte printzeak taxutu zuen maparen arabera, herri hauetako guztietako euskarak, gehi Erroibar bereko iparraldean eta Esteribarko herririk gehientsuenetan mintzatu denarekin, Erroko aldaera osatzen zuten.