Open Access
Murillo el Fruto: XIV. gizaldiko agiria
Author(s) -
Patxi Salaberri Zaratiegi
Publication year - 2015
Publication title -
fontes linguae vasconum
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2530-5832
pISSN - 0046-435X
DOI - 10.35462/flv120.6
Subject(s) - humanities , art
Lan honetan NAOean berriki agertu den XIV. mendeko koaderno ttipi bateko onomastika datuak aztertzen dira, toponimoak eta antroponimoak. Kaierttoa erdaraz idatzia dago, gaztelaniaz, ukitu berezi zenbaitekin, baina munta handikoa da guretako, euskara erribera goieneko herrian XIV. mendean bizirik zegoela idarokitzen duelako, bertako hizkera galduaren ezaugarri batzuen berri jakin dezakegulako, eta toponimoak hobeki azaltzeko eta arautzeko bide delako. grafia batzuek eta leku eta jende izen batzuen gardentasunak koadernottoa idatzi zenean euskara Murillon bizirik zegoela adierazten dute. Artikuluan aipatu izen horiek «testuinguratzen» saiatu gara, hots, lehendik ezagutzen genituen hurbileko beste datuekin lotzen