z-logo
open-access-imgOpen Access
Lehen mailako arretaren eta hematologiako kontsultaren arteko deribazio- eta kudeaketa-irizpideak
Author(s) -
Izaskun Ceberio,
José Ramón Furundarena,
N. Uresandi,
Larraitz Arrue,
Hodei Arrizabalaga,
Ana Jesus Gonzalez,
Enrique Contreras,
A.I. Fernández Díez,
E. Suquia,
Andoni Orube,
María Araiz
Publication year - 2017
Publication title -
osagaiz
Language(s) - German
Resource type - Journals
ISSN - 2530-9412
DOI - 10.26876/osagaiz.2.2017.107
Subject(s) - political science
Donostia Unibertsitate Ospitaleko hematologiako kontsultetan 2015. urtean hobekuntza-planaren diseinuan lanean hasi ginen. Konturatu ginen bertan artatzen ziren kasu askok ez ziotela baliorik eransten, ez baitzuten patologia hematologikorik. Hematologiako kontsultetara bereziki lehen arretatik iristen ziren pazienteak. Kontsultaren arrazoi usuena alterazio analitiko bat agertzea zen, hain zuzen kasuen % 60k analitikan sei alterazio hauetako bat zuen: gammapatia monoklonala, leukozitosia, linfozitosia, neutropenia, monozitosia edo/eta tronbozitosia. Hematologiako eta lehen arretako medikuz eta erizainez osatutako lantalde bat sortu genuen. Sei alterazio analitiko horiek oinarri hartuta, dokumentu bat adostu zen. Dokumentu horretan idatzi ziren alterazio hematologiko horietako bat edo gehiago agertzen zuten pertsonei zer azterketa egin behar zitzaien eta lehen mailako osasun-zentroan ala hematologiako kontsultetan egin behar zitzaien jarraipena. Ondoren, Donostialdea ESIko zenbait zentrotan aurkezpen-bilerak egin ziren eta bertan jasotako iritziekin behin betiko dokumentua adostu zen. Artikulu honetan bildu ditugu dokumentu horretan jasotako irizpideak. Dokumentua dinamikoa izatea nahi genuke eta erabilerarekin sortuko diren galderekin edo moldatu beharreko puntuekin dokumentua berritu eta eguneratuko dugu.  

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here