
Zer egin paziente baten behar klinikoak asetzeko sendagaiak osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez badaude?
Author(s) -
Josune Garcia de Andoin Barandiaran,
Maitane Umérez Igartua,
Miren Ercilla Liceaga,
June Landa Alberdi,
Larraitz Leunda Eizmendi,
Mikel Urretavizcaya Anton,
Aitziber Lizardi Mutuberria
Publication year - 2021
Publication title -
osagaiz
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
ISSN - 2530-9412
DOI - 10.26876/osagaiz.1.2021.366
Subject(s) - humanities , art
Pazientearen behar kliniko konkretu baten aurrean osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez dagoen sendagairen baten beharra egon daiteke. Behar hori betetzeko hainbat aukera daude: fitxa teknikoz kanpoko erabilera (FTKE), atzerriko sendagai gisa eskuratzea, ikerketan aztergai dauden sendagaien erabilera errukiorraedo saiakuntza kliniko batean parte hartzea. Kasu horietan, eskaera berezi bat luzatu behar zaio Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziari (SOPEA) edo/eta ospitaleko agintariei. Aurkeztu beharreko txostenetan garbi azalduko da sendagaiaren behar ezinbestekoa eta gaixoaren baimen informatua lortzea ere derrigorrezkoa da.