Open Access
Euskal gatazka armatuaren historia hezkuntzako edukietan: azterketa diskurtsibo bat
Author(s) -
Samara Velte
Publication year - 2020
Publication title -
tantak
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3581
pISSN - 0214-9753
DOI - 10.1387/tantak.20983
Subject(s) - art
Euskal gatazkaren azken aro armatuaren (1960-2018) memoria ikastetxeetan lantzeko egin diren lehenbiziko ahaleginetako bat da Eusko Jaurlaritzak 2018an sortutako Herenegunmaterial didaktikoa. Testuinguru diskurtsibo liskartsu baten erdian, are errelebantzia handiagoa du eskolako gaitegiak gatazkaren historiari buruzko narratibak sortzerako orduan; are gehiago kontuan hartzen badugu material horien hartzaileak dagoeneko gatazka biolentoari buruzko oroitzapen zuzenik ez daukan belaunaldi batekoak direla. Ikerketa honetan, material didaktiko horrek Johan Galtungen baketze inklusiboaren printzipioak betetzen ote dituen aztertzen dugu. Finean, bake negatibo baten ideia elikatzen duela ondorioztatzen dugu, eta, horren ordez, ikuspegi despolarizatzaileagoa dakarten narratibak sustatzea proposatzen dugu.