z-logo
open-access-imgOpen Access
Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz
Author(s) -
Irati de Pablo Delgado,
Naia Eguskiza Sánchez,
Iñaki Gaminde Terraza
Publication year - 2020
Publication title -
tantak
Language(s) - Portuguese
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3581
pISSN - 0214-9753
DOI - 10.1387/tantak.20625
Subject(s) - political science
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here