z-logo
open-access-imgOpen Access
Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan
Author(s) -
Udane Beaskoetxea,
Mikel Iruskieta
Publication year - 2019
Publication title -
tantak
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3581
pISSN - 0214-9753
DOI - 10.1387/tantak.20149
Subject(s) - physics , humanities , art
Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara mol- datu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Esku- hartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da. Beraz, haurrek euskalkiaren zein jabekuntza duten zehazteko aurretiazko jarduerak egin dira. Ondoren, ipuin horren irakurketa esanguratsua burutu da euskara batuan eta mendebaldeko euskalkian, horren osteko jardueren bidez, euskalkian irakurtzeak haur ezberdinen ahozko komunikazio-gaitasunean izan duen eragina neurtzeko. Orokorrean ondorioz- tatu da euskalkian egindako irakurketak gaitasun hori osotu duela, nahiz eta euren ama-hizkuntzaren arabera emaitza ezberdinak eman diren.GAKO-HITZAK: ahozko komunikazio-gaitasuna, irakurketa esanguratsua, konstruktibismoa, ipuina, euskalkia

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here