z-logo
open-access-imgOpen Access
Etxebizitzarako eskubidea
Author(s) -
Aitziber Etxezarreta Etxarri
Publication year - 2019
Publication title -
revista vasca de economía social/revista vasca de economía social
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3107
pISSN - 1698-7446
DOI - 10.1387/reves.20523
Subject(s) - humanities , philosophy
Etxebizitza, ondasun berezia eta konplexua da inondik ere. Ondasun ekonomikoa izateaz gain, (kontsumo eta inbertsio ondasuna, alegia) edo-zein gizabanakorentzat oinarri-oinarrizko beharrizana da, edozein gizaba-nako eta familiaren bizitza garatzeko ezinbesteko baldintza. Etxebizitza, gainera, oinarrizko eskubidea ere bada nonnahi, giza-eskubidea eta esku-bide soziala da aldi berean han hemengo arautegi eta legedietan.Bestalde, etxebizitza, puzzle zabalago eta konplexuago bateko pieza da, gure herri eta hiriak osatzen dituen osagai nagusietakoa izaki. Ez dago etxebizitzarik hiririk gabe, ezta hiririk etxebizitzarik gabe (Muxi, Z, 2012: 151). Hain zuzen ere, gure inguruko etxebizitza sarea, hainbat faktorerekin hertsiki lotua dago: gure eredu ekonomikoaren bilakaera, lurralde antola-menduarena eta botere publikoek aurrera eramandako politikena, besteak beste.Horren guztiaren ondorioz, etxebizitza eskubidea, beste eskubide so-zial asko bete daitezen aurrebaldintza gisa ulertu beharra dago (osasuna, hezkuntza, eta abar). Eta era berezian hiriarekiko eskubidea, munduko biz-tanleriaren portzentaje hazkor bat hirietan bizi baita. Hirien antolamendua eta espazioa ez dira neutroak, eta ingurugiro ardatzetik, zein klabe soziale-tik eta generotik ondo aztertu beharreko arloak dira.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here