z-logo
open-access-imgOpen Access
Pobrezia Energetikoa: Fenomenoaren hurbilketa kontzeptuala, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko loturak
Author(s) -
Peru Domínguez Olabide
Publication year - 2019
Publication title -
revista vasca de economía social/revista vasca de economía social
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3107
pISSN - 1698-7446
DOI - 10.1387/reves.20521
Subject(s) - political science , humanities , philosophy
Lan honek, inguru akademiko, mugimendu sozial, eta orokorrean, mendebaldeko gizartearen imaginario kolektiboan gero eta presentzia handiagoa lortu duen po-brezia energetikoaren gaiari hurbilketa bat egitea izan du helburu. Analisi honek, bi atal bereizi aurkezten ditu. Lehenengoan, fenomenoaren hurbilketa kontzeptual bat eginez, pobrezia energetikoaren literaturaren baitan aurkitu litezkeen bi joera teoriko nagusiak aurkezten dira, «ikuspegi dikotomikoa» eta «energia zerbitzuen ikuspegia» hurrenez hurren. Horrekin batera, kontzeptualizazio ariketa aberasteko asmoz, pobrezia energetiko eta pobrezia orokorraren arteko erlazioa aztertu da. Biak era bateratuan edo era bereizian aztertzearen egokitasuna, erabiltzen den pobrezia definizioaren araberakoa dela ondorioztatuz. Bigarren atalean, bestalde, pobrezia energetikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren artean egon dai-tezkeen lotura edota bidegurutze posibleak aztertu dira. Bi elkargune nagusi identifikatu dira ahalegin honetan. Lehena, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakun-deek energia pobreziaren ondorioak ikustarazteko izango luketen gaitasuna liteke. Bigarrena, erakunde beretsuek gabezia energetikoko egoerak ekiditeko neurri, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko gaitasuna liteke. Azken honen baitan, hiru fronte nagusitan paper garrantzitsua lukete erakunde hauek, hala nola, identifikazioan, energia horniketan eta interbentzioan.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here