Griceren adibide galdua. Esanahi naturalari buruzko probaren gabeziak
Author(s) -
Kepa Korta,
Maddi Mendibil
Publication year - 2019
Publication title -
gogoa
Language(s) - Ngandi
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3573
pISSN - 1577-9424
DOI - 10.1387/gogoa.21095
Subject(s) - humanities , art
Gricek “Esanahia” (2007 [1957]) artikuluaren hasieran ematen dituen hiru adibideetatik bigarrenarekin gertaera bitxia topatu dugu. Esanahi naturalaren adibide nagusietako baten gisa aurkezten du, baina ez du inoiz ezertarako erabiltzen; ez artikulu horretan, ezta gai berari eskaini zion “Meaning Revisited”en (1982) ere. Gainera, adibideak ez du betetzen esanahi naturalarentzat Gricek ezartzen dituen irizpideetan lehena eta garrantzitsuena: faktibotasuna. Adibide hori “Esanahia”n sartzea, beraz, Griceren hutsegitea da; guk dakigula, artikuluak izandako berrargitalpen ugarietan sekula konpondu ez den hutsegitea. Nahastea agian, baina garrantzi historikoaz aparte, garrantzi kontzeptuala ere izan dezakeena.
Accelerating Research
Robert Robinson Avenue,
Oxford Science Park, Oxford
OX4 4GP, United Kingdom
Address
John Eccles HouseRobert Robinson Avenue,
Oxford Science Park, Oxford
OX4 4GP, United Kingdom