
Laneko arrisku psikosozialen eta sintomatologia klinikoaren arteko harremana: Prodegel kasua
Author(s) -
Aitor Larzabal Fernández,
Kerly Daniela Villagómez Arguello
Publication year - 2019
Publication title -
gogoa
Language(s) - Bosnian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3573
pISSN - 1577-9424
DOI - 10.1387/gogoa.20875
Subject(s) - humanities , philosophy
Ikerketaren helburua Tungurahuako (Ekuador) enpresa batean laneko arrisku psikosozialen eta sintomatologia klinikoaren arteko harremana aztertzea izan da. Helburua lortzeko, sintomatologia klinikoa neurtzen duen SCL-90-R eta arrisku psikosozialak neurtzen dituen FPsiko 3.0 erabili dira Prodegel S.A. enpresako 125 lankideekin. Lortutako emaitzak aztertuz, esan daiteke arriskuak eta sintomatologia ageri direla laginean, biak neurri txikian agertzen badira ere. Bien arteko erlazioa ere ageri da. Alde batetik, lan-kargak, lan-denborak eta betebehar psikologikoek erlazioa dute somatizazioarekin eta antsietatearekin. Beste alde batetik, parte-hartzeak eta gainbegiratzeak erlazioa dute antsietate fobiko, bortizkeria eta ideazio paranoidearekin. Esan daiteke, beraz, aztertutako laginean lanaren ezaugarriekin erlazionaturiko arriskuek lotura dutela norbanakoarekin zerikusia duen sintomatologiarekin eta, aldiz, lan-harremanekin erlazionatutako arriskuek lotura dutela pertsona arteko harremanen arloko sintomatologiarekin.