
Ohar bat bi patologikotasun-iturri dituzten hizkuntzei buruz
Author(s) -
José Martínez Fernández,
Genoveva Martí
Publication year - 2018
Publication title -
gogoa
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3573
pISSN - 1577-9424
DOI - 10.1387/gogoa.20366
Subject(s) - humanities , art
Patologia semantikoen bi iturri desberdin dituzten hizkuntzetan jarriko dugu arreta: proposizio bat adierazten ez duten perpausetan eta, proposizio bat adierazten duten arren, ez egiazko eta ez faltsu diren perpausetan. Hizkuntza horiei hiru baliodun semantika bat ematen zaienean, perpaus patologiko guztiak bildu egiten dira eta hirugarren egibalioa esleitzen zaie. Lan honetan, hasteko, deskripzio definitudun hizkuntzen kasua aurkeztuko dugu; horietan, marraz daiteke bi perpaus patologiko mota horien arteko bereizketa. Gero, lau baliodun semantika bat arakatuko dugu, perpaus patologikoen bi motak bereiz ditzakeena.