
Ironiaren teoria minimala
Author(s) -
Joana Garmendia
Publication year - 2018
Publication title -
gogoa
Language(s) - French
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3573
pISSN - 1577-9424
DOI - 10.1387/gogoa.20360
Subject(s) - humanities , physics , philosophy
Ironia pragmatikaren ikuspuntutik azaltzen duten teorien artean, Griceren hurbilpena (Grice 1967a/89, 1967b/89) eta Oihartzunaren teoria (Sperber & Wilson 1981; Wilson & Sperber 2012) dirateke garrantzitsuenak. Bi teoria horiek nahiko baldintza zorrotzak ezartzen dizkiote esaldi ironikoari: Griceren arabera, hiztun ironikoak kualitatearen lehen azpi-maxima urratzen du eta, horrela, esaldiaren esanahi literalaren aurkakoa inplikatzen du; Sperber eta Wilsonen arabera, hiztun ironikoak oihartzun egiten dio hiztunak bera (une horretan) ez den norbaiti egozten dion pentsamendu/esaldi bati, eta bere burua disoziatzen du pentsamendu edo esaldi horretatik. Hemen zera erakusten dut, bi hurbilpen horiek arazoak dituztela zenbait ironia-adibide azaltzeko oihartzunaz eta kontraesanaz dituzten nozioetan oinarrituta. Jarraian, bestelako hurbilpen baten alde egiten dut. Honako hau da nire proposamena: oihartzunaren eta kontraesanaren nozio zorrotzak ironia-adibide guztiei egokitzen saiatzeko ordez, ironia kasu guztiak lotzen dituena zerbait oinarrizkoagoa dela defendatzen dut –baldintza sorta minimal bat. Amaitzeko, oihartzuna eta kontraesana ironiaren arrastotzat hartu beharko genituela defendatzen dut.