
Kode-alternantzia elebidun gazteetan: DS nahasiak
Author(s) -
Alejandra Iriondo
Publication year - 2017
Publication title -
gogoa
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3573
pISSN - 1577-9424
DOI - 10.1387/gogoa.18646
Subject(s) - humanities , physics , art
Bi hizkuntzatako elementu lexikoak edota gramatikalak hizketaldi bereantxertatzeari hainbat izen eman zaizkio literaturan. Ingelesez code-switching (CS) eta code-mixing (CM) esan izan zaio: azkeneko horrek, CMk,nahasketa kutsua dauka eta CSk, aldiz, txandakatzeari gehiago egiten dioerreferentzia. Euskaraz ere hainbat deitura hartu izan ditu fenomeno honek.Kode-alternantzia (Amonarriz 2008, Ezeizabarrena 2014), hizkuntza-lerratzea;(Epelde & Oyharçabal 2013), kode-trukaketa (Rotaetxe 1999), zein kode-aldaketa(Aurrekoetxea & Unamuno 2011). Elebidunak diren gizarteetan oso ohikoaeta zabaldua den fenomenoa da, hizkuntza-ukipenaren ondoriozko fenomenobat baitugu.Lan honetan sintagma barruko KA aztertuko da eta euskara-gaztelaniaDeterminatzaile Sintagma (DS) nahasiei erreparatuko zaie, batez ere hizketaldikohizkuntza nagusia gaztelania denean euskarazko DS nahasiak txertatzeari.