
Zoladura iragazkorrak, hirietako drainatze-sarean txertaturiko elementu gisa
Author(s) -
Eneko Madrazo Uribeetxebarria,
Maddi Garmendia Antín,
Maite Meaurio
Publication year - 2022
Publication title -
ekaia
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.23083
Subject(s) - political science
Zoladura iragazkorrak drainatze iraunkorreko hiri sistema jasangarri mota bat dira. Ez dira berriak, baina oso mugatua da horien erabilpena hiri-drainatze sareko elementu integratu moduan, eta erabilpen-muga horren arrazoietako bat sistema horien funtzionamenduarekiko konfiantza eza da. Artikulu honen helburua da zoladura iragazkorren inguruan dagoen ezagutzaren inguruko ikuspegi eguneratua ematea, administrazio eta enpresetako teknikariek inplementaziorako tresna eskuragarri gehiago izan ditzaten. Horrela, zoladura iragazkorren deskribapena ez ezik, hirietako saneamendu sarearen kudeaketan dituzten inpaktuak aztertuko dira, baita diseinurako irizpide batzuk ere. Guztia ikuspuntu hidrologiko-hidrauliko batetik egingo da, azaleko isurketen bolumen eta emari murrizketa nabarmenduz, baina uraren kalitatea ere kontuan harturik. Bukaeran, zoladura mota hauek ikertzeko eraiki den eremu baten deskribapena ere emango da, haren erabilgarritasuna azpimarratuz.