
Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera
Author(s) -
Eneko Ander Aketxe,
Leire RuizRubio,
António Veloso
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.23001
Subject(s) - geography , political science
Konpositeak propietate desberdinak dituzten bi konposatuz (edo gehiagoz) osatutako materialak dira, gaur egun oso erabiliak. Normalean, konposatu ugarienari matrizea deritzo eta bertan barreiatzen den konposatuari gehigarria edo karga deitzen zaio. Material hauen erabilpena hainbat esparrutara zabaltzen da, esaterako eraikuntzetako hormigoi armatuetan eta surf oholen beiradun plastikoetan. Hau da, ia toki guztietan aurkitu ahal dira material konposatuak, eta gaur egungo teknologia garapenaren ikerketa arloan ere ez dira salbuespen. Ikerketa hauetan gehienbat matrize polimerikodun konpositeetan ikertu dira, matrize polimerikoak eskaintzen dituen propietateak oso aplikazio tarte zabala dakarrelako. Matrize polimerikodun hauen artean poliuretanoen erabilpena gero eta gehiago sustatzen ari da, dituen propietate elastikoengatik eta sortzeko errazak direlako, naturan inpaktu handirik izan barik. Honekin bat, gaur egungo poliuretanoen garapena asko handitu da, dituzten aldakortasun eta aplikazio ugariei esker. Bestalde, estimulu magnetikoei erantzuna emateko eta material adimenduak garatzeko partikula magnetikoak konpositeetan barreiatzea oso interesgarria da. Partikula magnetikoen propietateak, egitura, tamaina eta sortuak izateko jasan duten tratamenduek determinatzen dituzte eta horren arabera izaera ezberdinekoak izan ahal dira hain zuzen: paramagnetikoak, ferromagnetikoak, ferrimagnetikoak, diamagnetikoak edo antiferromagnetikoak. Lan honetan, film itxurazko konpositeak sortu eta aztertu dira, poliuretanozko matrizean kobaltozko ferritak (CoFe2O4) partikula ferromagnetikoak barreiatu direlarik. Materialak karakterizatzeko trakzio proba, Ekorketazko Kalorimetria Diferentziala (DSC) eta Lagin Bibrazionaleko Magnetometria (VSM) teknikak erabili dira. Lortutako konpositeek, eremu magnetiko estimuluaren eraginez bere gainazala eraldatzeko aukera izango dute. Beraz, konposite hauen erabilpena zabal daiteke energia garbiaren erauzketetarako, mikrotxipetarako, ordenagailuetarako edo urpekaritza trajeetarako.