z-logo
open-access-imgOpen Access
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa
Author(s) -
Oihane Murua,
Jon Iñaki Arrizubieta,
Marta Ostolaza,
Aitzol Lamíkiz,
Eneko Ukar
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia euskal herriko unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Language(s) - Bosnian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22926
Subject(s) - political science
Proiektu honetan laser-testurizazio prozesuaren zenbakizko eredua garatu da. Horretarako, lehendabizi laser-testurizazio prozesuaren informazioa bildu da, ondorengo programazioan errealitatearen hurbilpen egokia simulatu ahal izateko. Aurrez aipatutako fabrikazio-prozesu honen jakintza eskuratu ostean, ekintza berbera irudikatzen duen eredu matematikoa sortzeko beharrizana ikusi da. Horrela, lanaren metodologia hiru pausutan antolatu da: lehenik, laser‑testurizazio prozesu baten eredu hurbildu bat sortu da; ondoren, prozesu errealaren saiakuntza esperimentalak egin dira; eta azkenik, lortutako emaitzen arteko alderaketaren bitartez eredua balioztatu da. Ereduaren garapena Matlab-eko PDE moduluaz baliatuz egin da eta pieza bateko gainazaleko puntu zehatzen lurruntzea simulatzeko gaitasuna dauka. Simulatutako ereduan sortzen diren kraterrak, nanosegundoko pultsuak igortzen dituen laser baten bitartez erreproduzitzeko saiakuntzak egiten dira. Laser-testurizazioa simulatzen duen eredua egiaztatu ahal izateko, simulazioetatik lortutako emaitzak saiakuntza esperimentaletan lortutakoekin alderatu dira eta emaitzen artean korrelazio oso ona lortu da: kraterren diametroan eta sakoneran 5 eta 0,5 mikretako erroreak lortuz, hurrenez hurren. Horrela, garatu den eredu matematikoa eta jarraitutako prozedura balioztatuta gelditu dira.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here
Accelerating Research

Address

John Eccles House
Robert Robinson Avenue,
Oxford Science Park, Oxford
OX4 4GP, United Kingdom