
Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa
Author(s) -
Juan Luis Osa,
Idoia Ruiz-de-Apodaca,
Olatz Martínez,
Amaia Mendoza,
Gurutz Mondragón,
Cristina Peña-Rodríguez
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22890
Subject(s) - physics
Munduan zehar ibaien estuarioetan muskuilu haztegiek izandako zabalkuntzak irtenbide zaila duen milioika tona maskor hondakin sortzen ditu. Bestalde, Nazio Batuek eta Europar Batasunak bultzatutako garapen iraunkorrerako helburuek (GIH) elikagaien ekoizpen jasangarria bultzatzeaz gain, hondakinen kudeaketa egokia exijitzen du, material eta produktuen bizitza zikloa aztertzera behartuz eta berrerabilpena lehenetsiz. Lan honek kontserba-industriak sortutako muskuilu maskor azpi-produktua granailaketan eta hondar-zurrustako garbiketa prozesuetan urratzaile gisa erabiltzea proposatzen da. Urratzaileen ezaugarri nagusienetako bat hauskortasuna da, horrek baldintzatzen baitu urratzailearen portaera hondar-zurrusta prozesuan. Maskor-hondarra lortzeko pausoak maskorren garbiketa, ehoketa eta baheketa prozesuek osatzen dute. Lan honen helburua muskuilu maskorren hauskortasuna bi ikuspuntutatik aztertzea da: garbiketa prozesuaren eragina eta ohiko urratzaile batekin (granatea) hauskortasunaren konparaketa. Muskuilu maskorren hauskortasunaren karakterizazioak urratzaile gisa duten portaera aurreikusi eta aplikazio egokiak definitzea ahalbidetzen du. Emaitzek nabarmenki erakutsi dute maskorrek granateak baino lau aldiz hauskortasun txikiagoa duela. Ezaugarri interesgarri horrek ziklo itxian lan egiten duen hondarraren bizitza luzatzea dakar eta aplikazio berriari hondar-zurrustan etorkizun oparoa aurreikusten dio.