Open Access
Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak
Author(s) -
Maialen Matxain,
Manoli Igartua,
Rosa Marı́a Hernández,
Edorta Santos
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22848
Subject(s) - humanities , political science , art
Industria farmazeutikoa, maneiatzen duen ekoizpen bolumenerako, gehien kutsatzen duen industriako sektoreen artean kokatzen da. Hori dela eta, lan honetan, egun martxan dagoen Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 2030 Agendarekin lerrokatuz, eta bertan aipatzen diren helburuak betetzeko asmoz, industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko hainbat estrategia aztertuko dira, arreta medikamentuen ekoizpenean jarriz batez ere. Lehenik, ekoizpen iraunkorra bultzatu nahian, disolbatzaile edo eszipiente organikoak fluido superkritiko eta likido ionikoen bidez ordezkatzea proposatuko da. Ondoren, medikamentu edo materia organikoek ingurune urtarrean duten bilakaera aztertuko da. Honen konponbide gisa eta baliabide hidrikoen eraginkortasuna bultzatuz, oxidazio teknika bidezko erreakzioen erabilera proposatuko da, ur-hondakinen tratamenduan konposatu kimikoak ezabatu ahal izateko. Horrez gain, eta egungo aldaketa klimatikoak ingurumenean duen inpaktua aintzat hartuz, berotegi efektua duten gasen igorpena murrizteko energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta erabiltzen den energiaren efizientziaren hobekuntzarako hainbat estrategia aipatuko dira. Honetaz gain, beste zenbait etapa ere ematen dira, medikamentua sortzen denetik, medikamentua birziklatua izan arte. Hortaz, ekoizpen eta kontsumo arduratsuago baten bila, etapa horietako inpaktua ere murriztea beharrezkoa litzateke, medikamentuen kutxatilen diseinua aldatuz, kutxa ekologikoagoak lortzeko eta garraiorako furgoneta ekologikoen erabilera bultzatuz, besteak beste. Amaitzeko, industria farmazeutikoa I+G+b-an gehien inbertitzen duen sektorea dela aintzat hartuz, hausnarketa txiki bat egiten da, baliabide eta teknologia hauek etorkizunean ekarri ditzaketen onurak azpimarratuz.