
Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an
Author(s) -
Oihana Aristondo,
Eneritz Onaindia,
Ane Sanles
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22837
Subject(s) - political science , public administration , humanities , philosophy
Lan honetan, pobrezia energetikoa aztertuko da Euskal Autonomia Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018 urteetarako. Pobrezia energetikoa neurtzeko, bi lerro jarraitu ohi dira, aldagai subjektiboetan oinarriturikoa eta etxebizitzen energia gastuetan oinarriturikoa. Lehenengo lerroan erabili ohi diren aldagaiak hiru dira, adostutako metodoan erabiltzen direnak normalean, eta hauei pertzepzio bidezko aldagaiak deritze. Izan ere aldagai horiek subjektiboak dira eta etxebizitzetako erosotasun energetikoei buruzko galderei erantzuten diete, hau da, ea etxebizitzak tenperatura egokia mantentzeko ahalmena duen, elektrizitate, ur edo/eta gas fakturak ordaintzerako orduan atzerapenak izan dituen eta azkenik etxebizitzaren egoera ea egokia den (hezetasun, itogin edo leiho puskatu eza). Bigarren lerroari dagokionez, etxebizitzen energia gastuekin erlazionaturik dauden bi aldagai aztertzen dira: etxebizitzen diru sarrerekiko gehiegizko gastu energetikoa eta gutxiegiko gastu energetikoa, ezkutuko pobrezia deritzona. Bi lerro hauek independenteki aztertu izan ohi dira etxebizitza bererako lan gehienetan. Izan ere, ez dira existitzen Europa mailan datu-baseak aurretik aipatu diren bost aldagai horiei buruzko datuak batera dituztenak etxebizitza bererako lan gehienetan. Lan honen berritasuna zera da, Euskal Autonomia Erkidegoko datu-baseetan bi lerroetako aldagai guztiak ditugula etxebizitza bakoitzerako eta bi lerroak elkarrekin aztertzeko aukera dugula. Beraz, lan honetan lehenengoz bi lerroak independenteki aztertuko ditugu eta azkenik Euskal Autonomia Erkidegorako pobrezia energetikoaren definizio orokor bat ere emango dugu.