
Sexu-dimorfismoa gizakian: inplikazioak osasunean eta diagnostiko klinikoan
Author(s) -
Saioa Zorita,
Jenifer Trepiana-Arin,
Iñaki Milton-Laskíbar,
Marı́a P. Portillo
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Ngandi
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22724
Subject(s) - gynecology , medicine
Sexu-dimorfismoa espezie bereko ar eta emeen arteko desberdintasun morfologiko eta fisiologikoei erreferentzia egiten dien terminoa da. Desberdintasun horiek sexu patroia material genetikora heredatu den moduaren arabera definituta egongo dira. Gaur egun komunitate zientifikoa ahalegin handia egiten ari da pertsonalizatutako zehaztasunezko medikuntza lortzeko, eta horretarako ezinbestekoa da patologia bakoitzaren kasuan sexuarekin lotura duten mekanismoak ondo ezagutzea. Era berean, sexuak gaixotasun baten sintomatologian, bilakaeran eta tratamenduarekiko erantzunean eragin ditzakeen desberdintasunak ulertzea ere garrantzitsua izango da aurrez aipatutako helburua lortuko bada. Horiek lortzen badira, patologia desberdinen prebentzio, diagnostiko eta tratamendu zehatz eta egokituagoak lortuko lirateke, kostu ekonomikoa handitu gabe, gainera. Dimorfismoak, sexuari lotutako patologiak ez ezik, sexuarekiko independenteak diren patologiei ere eragin diezaieke. Sexuari lotutako patologiei dagokienez, sexu-kromosometan adierazten da zein sexutan gertatzen diren gehien asaldurak, hemofilia edo daltonismoarekin gertatzen den bezala. Sexuari lotuta ez dauden patologia askotan, berriz, hainbat ikerketak desberdintasun handiak aurkitu dituzte horiek gizon eta emakumeetan duten eragiteko moduan ere. Esate baterako, gaixotasun kardiobaskularretan, sintoma klinikoak eta pronostikoa desberdinak dira bi sexuen artean, minbizi, hantura-gaixotasun eta gaixotasun neurologiko batzuetan gertatzen den bezala.