
Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa
Author(s) -
Asier Alvite Arregi,
Juan Altarriba Farran,
Luis Varona Aguado
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Ngandi
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22701
Subject(s) - biology
Ikerketa lan honen bidez, Euskal Herrikoa, bertakoa den eta galtzeko zorian dagoen Betizu izeneko behi-arraza erdi-basatia ezagupena handitu nahi izan da. Axiom™ Bovine Genotyping v3 genotipazio txiparekin abereen lagin adierazgarri baten azterketa genetikoa egin da. Azterketa horren helburua behi-taldearen barruan egon zitezkeen azpi-populazioak atzematea eta taldean dagoen odolkidetasun-maila aztertzea izan da. Galtzeko zorian dagoen arraza den arren, odolkidetasuna ez da espero zen bezain handia izan, %13,4-ko batez bestekoarekin. Gaur egungo Betizuen abere-azienda birpopulatu duten animalia talde nagusiekin bat egiten duten hiru azpi-populazio aurkitu diren. Ahaidetasuna zehazteko, erlazio genomikoen matrizea kalkulatu da, eta informazio molekularrak genealogikoki ezezagunak diren ahaideak argitzeko duen gaitasuna egiaztatu da. Azterketa horren emaitzek informazio garrantzitsua eman dute arraza kontserbatzeko programan erabakiak hartzeko; izan ere, depresio endogamikoa agertzea saihesten duten gurutzamenduak diseinatzeko aukera eman baitezake informazio genealogikoa ez dagoen egoera batean.