z-logo
open-access-imgOpen Access
8. helburua: Guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea nahiz lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau
Author(s) -
Aitor Bengoetxea Alkorta,
Enekoitz Etxezarreta
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - Italian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22120
Subject(s) - geography
8. Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina. Artikulu honetan saiatu gara kontzeptu nagusi horien irakurketa egiten, lau atal desberdinduz (hazkunde ekonomiko jarraitua; enplegua eta lana; enplegu betea, eta lan duina). Gure balorazioa oso kritikoa izan da. Hazkunde ekonomiko jarraituari dagokionez, paradigma klasikoan mugitzen delako, Barne Produktu Gordina eta per capita errentaren inguruan. Tresna hauekin nekez berbideratuko da egungo eredu ekonomiko suntsitzailea ekonomia jasangarri bateruntz, pobrezia ezabatuz, helburuak dioen moduan. Per capita errenta neurtzaile oso mugatua da, desberdintasunak eta pobrezia neurtzeko ez du balio. Per capita errentaren alternatiba gisa, Giza Garapearen Indizea proposatuko genuke, 8. GIHak aintza hartu ez duena. Enplegu beteari dagokionez, egungo eredu liberala aldatu ezean, enplegua esparru ekonomikoko faktore produktiboa izanik oinarrizko giza eskubide baino gehiago, nekez joko dugu enplegu beterantz, kontrako norabidean goaz. Lan duina helburu desiragarria da, baina langileen lan-baldintzak merkatu logikaren barruan erabakitzen diren bitartean, ez goaz lan duina lortze aldera, historiak aski argi erakutsi digun bezala. Azken finean, GIHen  enplegu eta lan helburuak ondo idatzita daude, baina beraien aldeko borondate politiko irmoa eta horren tamainako neurri juridikoak ez ditugu ikusten.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here