z-logo
open-access-imgOpen Access
Ahots sintetiko pertsonalizatuak: esperientzia baten deskribapena
Author(s) -
Inmaculada Hernáez Rioja,
Eva Navas,
Jon Sánchez,
Ibon Saratxaga
Publication year - 2021
Publication title -
ekaia
Language(s) - German
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.22077
Subject(s) - humanities , art
Ahotsa ezinbestekoa da giza komunikaziorako, eta horren galerak eragin handia du pertsonak gizartean integratzeko prozesuan. Testu ahots bihurketak ahots sintetikoa eman diezaieke ahozko ezgaitasuna duten pertsonei. Irtenbide arruntenek ahots estandarra izaten dute normalean, eta horregatik erabiltzaile batzuek bere burua ahots horrekin identifikatzeko zailtasunak dituzte. Horregatik, ahots sintetiko pertsonalizatuak sortu behar dira, eta ahozko ezgaitasuna duten pertsonei ahots katalogo bat eskaini behar zaie, beren beharretara egokitzen den ahots bat aukeratu ahal izan dezaten. ZureTTS proiektuaren helburua ahots pertsonalizatu horiek ematea da, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Ahotsa galduko duten pertsonek edo ahotsik ez dutenei ahotsa eman nahi dieten pertsona altruistek 100 esaldi grabatu behar dituzte AhoMyTTS web portalaren bidez. Esaldi horiekin egokitze-prozesua egiten da, grabazioaren ahotsaren antzeko ahots sintetikoa sortzeko. Erabiltzaileari sintesi-motor bat ematen zaio ahots pertsonalizatu horrekin batera, ahozko mezuak sortzea eskaintzen duten aplikazioetan erabiltzeko. Gainera, ahots-katalogo bat dago, grabaziorik egin ezin duen pertsona batek ahots horien artean gustukoena aukera dezan. 1.200 pertsonak baino gehiagok erabili dute sistema ahots pertsonalizatua lortzeko, eta horietatik 58 hautatu ditugu katalogoan sartzeko. Erabiltzaileei egindako inkestek erakusten dute gustura daudela ahots sintetikoaren hainbat alderdirekin: gehienen ustez, ahots sintetikoa jatorrizkoaren antzekoa da, atsegina eta argia, baina robotiko samarra. Lan honek garapen jasangarrirako 10. helburuari laguntzen dio, herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztuz. Era berean, lan honek garapen jasangarrirako 4. helburuari laguntzen dio, guztiontzako  kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea errazten duten tresnak eskainiz.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here