z-logo
open-access-imgOpen Access
GIBaren kontrako tratamendua. Berrikuspen historikoa
Author(s) -
Victor Torre,
Begoña UgarteUribe,
Maier Lorizate,
L. Ruth Montes
Publication year - 2020
Publication title -
ekaia
Language(s) - Italian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.20855
Subject(s) - humanities , art
Giza immunoeskasiaren birusa (GIBa) oldar sartzea nahiko berria izan arren, mundu mailako osasun-arazo publiko bihurtu da. WHO [1]-aren arabera, 2016ra arte heriotza-arrazoietan lehenengo hamarretako bat zen, eta nahiz eta haren agerpenak herrialde garatuen osasun-sistemetan erreakzio motela eragin, laster, gehien ikerturiko birusetakoa bilakatu zen. Gaur egun, haren biologiaren, bizi-zikloaren eta eragindako gaixotasuna den hartutako immunoeskasiaren sindromeari (HIESari) buruzko fisiopatologiaren inguruko xehetasun ugari ezagutzen dugu. Hau guztia ikerketa farmakologikoetara islatu da, non eraginkortasun mugatua zuten konposatu batzuetatik abiatuta, molekula-familia ugari sortu den. Molekula hauek ezin dute birusa ezabatu, baina infekzio hilkorra gaixotasun kroniko bihurtu dute; batez ere, lehen munduan, non konposatu hauen lorpena bermatuta dagoen. Molekula hauen garapena zaila izan da, eta, horretarako, teknikarik aurreratuenak erabili dira; hots, azken mendean biologiaren, fisikaren eta farmazia-kimikaren alorretan egindako goren-mailako aurrerapenak. Hala eta guztiz ere, oraindik sendabide eraginkorraren lorpenaren bidean gaude, eta GIBaren alde asko argitzeke dagoen arren, hurrengo urteetako terapeutikan aldaketa sakon batzuk aurreikus daitezke.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here