z-logo
open-access-imgOpen Access
Koloratzaile-laserra, ezinbesteko argi iturria eguneroko bizitzan
Author(s) -
Edurne AvellanalZaballa,
Jorge Bañuelos
Publication year - 2018
Publication title -
ekaia
Language(s) - Uncategorized
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.19591
Subject(s) - political science , social science , sociology
Gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat gailu elektroniko laser-igorpenean oinarritzen dira. Erradiazio mota honen ezaugarri bereziak, hots, monokromatizitatea, koherentzia eta norabide zuzena, aplikazio arrakastatsu eta eraginkorraren arrazoi nagusia dira. Lan honetan, gure helburu nagusia izan da laserren garrantzia agerian jartzea eta azaltzea zergatik agertzen den erradiazio mota hori. Horretarako, laserren oinarria azaldu da eta argiaren igorpen-mota hori lortzeko beharrezkoak diren eskakizunak aipatu dira. Bukaeran, laser organiko izeneko gailuetan ipini dugu arreta; horietan, koloratzaile fluoreszenteak erabiltzen dira ingurune aktibo gisa. Ildo honetatik, gure ikerkuntza-taldean azken urteetan orokorrean egindako aurrerapausoak iruzkintzen dira. Egindako ikerkuntzaren helburua, laser-seinalearen eraginkortasuna eta ponpaketaren aurrean egonkortasuna areagotzeaz gain, espektro-eremu ultramore ikusgai osoan zehar koloratzaile-laserrak egoera likidoan zein solidoan lortzea izan da.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here