
Hizkuntzak burmuin elebidunean; zer erakusten du gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketak?
Author(s) -
Amaia Munarriz-Ibarrola
Publication year - 2018
Publication title -
ekaia
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.17899
Subject(s) - geography , political science , humanities , philosophy
Artikulu honetan Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa [1] tesiaren emaitza nagusiak aurkezten dira. Tesi horren xedea da hizkuntzak eta hizkuntza-osagaiak elebidunen burmuinean nola antolatzen diren ezagutzea, eta horretarako gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa egin da. Artikulu honetan aurkezten da nola azaleratzen diren hizkuntza-arazoak bi hizkuntzetan hiztegian eta maila morfosintaktikoan. Emaitzek erakutsi dute afasiak ez diela eragin hizkuntza-osagaiei modu berean; maila semantikoaren eta fonologikoaren artean disoziazioak daude, eta baita egitura morfosintaktiko batzuen kasuan ere. Halaber, arazoak ez dira maila berekoak euskaraz eta gaztelaniaz, morfosintaxian aurkitutako alde kualitatiboek eta maila lexikoko alde kuantitatiboek erakutsi dutenez. Oro har, emaitzek berresten dute hizkuntzak eta hizkuntza-osagaiak hein batean bereizita daudela elebidunen burmuinean.