z-logo
open-access-imgOpen Access
Hidrogeno-ekoizpena bio-oilaren erreformatze katalitikoaren bidez
Author(s) -
Aingeru Remiro,
Lide OarArteta,
Ana G. Gayubo
Publication year - 2017
Publication title -
ekaia
Language(s) - Ngandi
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.17272
Subject(s) - art
H2-aren eskariaren igoerak, petrokimikako lehengai eta erregai garbi gisa erabiltzeko, petrolioaz bestelako lehengaiak jatorri duten prozesuen garapena bultzatu du. Prozesu horien artean, biomasak arreta berezia bereganatu du haren erabilgarritasunagatik eta berriztagarritasunagatik. Biomasatik H2-a lortzeko zeharkako bideek gero eta jakin-min handiagoa eragin dute, esate baterako, biomasatik eratorritako oxigenatuen bidezko lurrun erreformatzeak. Horien artean, bio-oilak interes handia dauka, beste bideek baino bideragarritasun ekonomiko handiagoa izan baitezake. Izan ere, bio-oilak ekoizpen deslokalizatua izan dezake biomasaren ekoizpen-fokoetan eta ondoren, unitate zentralizatuetara garraia daiteke balioztatzeko. Dena dela, prozesu honetan kontuan hartu beharra dago lignina pirolitikoak sortzen dituen arazoak, zehatzago, erreakzio ekipoan eta katalizatzailean depositatzen den hondakin solidoa bio-oila lurruntzen denean. Arazo hori gainditzeko, beharrezkoa da teknologia eskalagarria. Horretaz gain, katalizatzaile aktibo, selektibo eta iraunkorren garapena funtsezkoa da prozesu honen bideragarritasuna lortzeko. Lan honetan, bibliografian dauden bio-oilaren erreformatzearen estrategia nagusiak aurkezten dira, ikerketa taldearen emaitza originalak nabarmenduz.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here