
Urtarokobiltegiratze termikoko sistemen bideragarritasun tekno-ekonomikoaren azterketa
Author(s) -
Oihane Setién Echenique,
Carol Pascual Ortiz
Publication year - 2016
Publication title -
ekaia
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-3255
pISSN - 0214-9001
DOI - 10.1387/ekaia.15854
Subject(s) - humanities , political science , art
Gaur egun, Europako energiaren kontsumo osoaren %40 eraikinek eragiten dute.Kontsumo horren barnean, eraikinetako berokuntza eta ur bero sanitarioaren (UBS) erabilera nabarmentzen da, batik bat. Espainiaren kasuan, berokuntza %50 da, eta UBSa, berriz, %27. Proiektu honen bitartez, Espainia mailan Urtarokobiltegiratze termikoko sistemen (STES)bideragarritasun ekonomiko zein energetikoa aztertu da. Espainiako hainbat hiritako eskari termikoak simulatu dira, eta STESaren bitartez berogailuko eta UBSko eskari osoaren %45-60 artean asetzeko saiakera egin da. Beraz, ikusita eraikinetan kontsumo energetiko handia izaten dela, eta, gainera,jakinda Eraikuntzarako Kode Teknikoak (CTE) ur bero sanitariorako eguzki-energia termikoaren kontribuzio minimoa derrigortzen duela, sistema horien bideragarritasunaren azterketa ezinbestekoa da. Hala, energia berriztagarrien erabilera sustatzen da.