Landucciren hiztegiko bosgarren eskua / The fifth hand of Landucci's dictionary
Author(s) -
Mikel Babiano Lopez de Sabando,
Iker Basterrika,
Iker Echeverria,
Ageda Galarraga
Publication year - 2018
Publication title -
anuario del seminario de filología vasca julio de urquijo
Language(s) - Slovenian
Resource type - Journals
eISSN - 2444-2992
pISSN - 0582-6152
DOI - 10.1387/asju.18685
Subject(s) - humanities , art
Lan hau Landucciren hiztegiaren kanpo historia finkatzeko hasi berri dugun ikerketaren lehen emaitza da. Bi helburu nagusi izan ditugu: eskuizkribuak Liburutegi Nazionalera heldu bitartean egin zuen bidea argitzea eta azken orrietan dauden hiztegiaz kanpoko oharrak aztertzea, liburuaren jatorria zehazte aldera. Horretarako, ohar horien transkripzioa egin dugu. Orain badakigu hiztegia XVII. mendean Felipe IV.aren liburutegian egon zela, eta oharrak Aguilar de Campoon (Palentzia) 1604 eta 1607 bitartean beharrean aritu zen sendagile batek idatzitakoak direla. Medikua bertako markeserriko agintariekin harremanetan egon zen, baita garai hartako markesarekin ere. Aintzat hartzekoa da XVI. mendean Aguilarreko markesak Karlos V.a eta Felipe II.a erregeen hurbileko kolaboratzaileak izan zirela eta zenbait zerbitzu bete zutela Italian, Luccan besteak beste. Beraz, litekeena da Landucci bera eta hiztegiaren jatorria haiekin lotu behar izatea.
Accelerating Research
Robert Robinson Avenue,
Oxford Science Park, Oxford
OX4 4GP, United Kingdom
Address
John Eccles HouseRobert Robinson Avenue,
Oxford Science Park, Oxford
OX4 4GP, United Kingdom