z-logo
open-access-imgOpen Access
-(K)i hiztegian, eta hiztegiaz harantzago / The suffix -(k)i in the lexicon and beyond
Author(s) -
Beatriz Fernández Fernández
Publication year - 2018
Publication title -
anuario del seminario de filología vasca "julio de urquijo"/anuario del seminario de filología vasca "julio de urquijo"
Language(s) - German
Resource type - Journals
eISSN - 2444-2992
pISSN - 0582-6152
DOI - 10.1387/asju.18681
Subject(s) - art , humanities
-(K)i morfemari aplikatiboa iritzi izan zaio lan batzuetan (Elordieta 2001, Fernández 2012 2014b beste batzuen artean). Lan honetan, aplikatiboaren hipotesia berrikusiko dut, berez izan ditzakeen zenbait eragozpen tipologiko eztabaidatuz, eta Traski (1981) jarraituz, beste hipotesi berri bat jorratuko dut, hots, -(k)i preposizio bat dela. Bestalde, aditz inflexioan ez, ezbada zenbait aditzen partizipioetan ageri diren beste bi -(k)i morfema ere aztertuko ditut: bat atxiki, eutsi eta jarraiki aditzetan ageri da eta zerikusi estua du -(k)i aplikatibo/preposizioarekin, zeren konfigurazio datibodunetan agertzen da nagusiki, hau da, egiturara datibo bat gaineratuz eta ondorioz, datibo komunztadura ere sartuz. -(K)i hori lexikalizaturik dago, eta horrek azal dezake aditz hauek datiboa hautatzea. Aldiz, bada beste -(k)i izun bat, aditzaren oinarri morfologikoan agertu arren, datibo kasuaren eta komunztaduraren ezarketarekin batere zerikusirik ez duena. -(k)i izunekoak dira eduki zein jakin aditzak, zeinak nagusiki iragankorrak diren eta testu historikoetan, salbuespenak salbuespen (Axular edo Pouvreau adibidez), konfigurazio datibodunetan nekez aurki daitezkeen, batez ere forma sintetikoetan. Alabaina, salbuespenak badira. Horiexek zein mendebaldeko hizkera batzuetan (Gaminde 2004) oraindik ere jaso daitezkeen daukatzut edo dakitzut bezalako forma datibodunak aztertuko ditut lan honetan.

The content you want is available to Zendy users.

Already have an account? Click here to sign in.
Having issues? You can contact us here